Kimika organikoan Gilmanen erreaktiboak konposatu organometalikoak dira, R2CuLi formulakoak, non R alklilo, arilo edo binilo taldea den. Erreaktibo hauek Grignarden erreaktiboak eta konposatu organolitikoak baino erabilgarriagoak dira haluro talde bat R talde batez ordezkatzeko. Horrek ahalbidetzen du konposatu konplexuak sintetizatzea konposatu sinpleetatik abiatuz[1].
Gilamen erreaktiboen erreakzioen eskema orokorra:
R2CuLi + 2 R'X → 2 R-R' + CuX + LiX
Gilmanen erreaktiboak ez dira basikoak eta, ondorioz, hidroxilo eta karbonilo taldeen presentzia oso ongi onartzen dute. Halaber, ez dute errakzionatzen zetonekin eta esterrekin. Alabaina, aldehido ez-konjugatuen karbonilo taldeekin erreakzionatzen dute.