Giza Eskubideen eta Oinarrizko Askatasunen Europako Hitzarmena Europan giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak babesteko nazioarteko hitzarmen bat da. 1950eko azaroaren 4an onartu zuen orduan sortu berria zen Europako Kontseiluak[1], eta 1953ko irailaren 3an sartu zen indarrean. Norbanakoen eskubideak judizialki kontrolatzea ahalbideratzen du.
Aipagai du Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala, 1948ko abenduaren 10ean Nazio Batuen Batzar Nagusian aldarrikatua. Giza eskubideen gaineko kontrol eraginkorra lortzeko asmoz, hitzarmenak Giza Eskubideen Europako Auzitegia sortu zuen.