Kolore koordenatuak | ||
---|---|---|
Uhin-luzera | ~625-740 nm | |
Maiztasuna | ~480-405 THz | |
Hamaseitarra | #FF0000 | |
RGB | (r, g, b) | (255, 0, 0) |
CMYKN | (c, m, y, k) | (0, 100, 100, 0) |
HSV | (h, s, v) | (0º/360°, 100%, 100%) |
Gorria giza begiak ikus dezakeen kolore espektroko lehen kolorea da, eta baita ostadarreko lehena ere. Argi bidez sortutako kolore sisteman (RGB) kolore primarioetako bat da eta RAL kolore sisteman gorriak 3001 eta 3099 artekoak dira. Batez besteko uhin-luzera 700 nm da eta maiztasun hori baino txikiagokoak infragorri izena hartzen dute eta ez dira ikusgai.
Gorria argiaren kolore primario gehigarritzat erabiltzen da, zian kolorearen osagarri RGB sisteman. Lehen, kolore primario kengarritzat jotzen zen eta horrela agertzen da batzuetan idazlan ez-zientifikoetan: lan horietan, berdea gorriaren gehigarritzat jotzen da, baina egun magenta hartzen da kolore primario kengarri hutsetik hurbilago (zian eta horiarekin batera) eta bera erabiltzen da inprimatzean.