Haurdunaldi | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | ugaztunen ernaldia |
Espezialitatea | Ginekologia |
Arrazoia(k) | human fertilization (en) ![]() In vitro ernalketa |
Sortzen du | erditzea |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | Z33 |
GNS-9 | 650 |
DiseasesDB | 10545 |
MedlinePlus | 002398 |
eMedicine | 002398 |
MeSH | D011247 |
Haurduntza edo haurdunaldia giza espeziearen ernaldia da; giza emearen umetokian haur bat garatzen duen prozesua. Haurdun izatearen ondorioz, emakumeak aldaketa fisiologiko garrantzitsuak izaten ditu. Haurdunaldia ar baten espermatozoidea eta emakume baten obulua umetoki-tronpan elkartzean gertatzen da, espermatozoideak obulua ernalduko du eta zigotoa sortuko da. Enbrioia sortzen den unean, umetokira jaisten da, eta une horretatik aurrera, enbrioia haur bihurtzeko prozesua hasiko da.
Zehazki, haurduntza haurdun izatearen egoera da; obuluaren ernalketatik erditzera edo abortura bitartean emakumeak bizi duen egoera.[1] Haurdunaldia, berriz, egoera horrek irauten duen denbora da; ernalketatik erditzera edo abortura bitarteko aldia.[2]
Bi partaideak emankorrak badira, prozesu honek ez luke urtebete baino gehiago iraun beharko. Halere, antzutasuna izatea gerta daiteke, hau da, MOEk (Munduko Osasun Erakundea) dioenez, antisorgailuak erabili gabe haurdun geratzeko ezintasuna. Kasuei erreparatuz, irtenbideei dagokionez, badira zenbait: intseminazio artifiziala edo proba genetikoak.