Hilobi Santuaren eliza | |
---|---|
Ναός της Αναστάσεως | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Jerusalemgo Gobernazioa |
Hiria | Jerusalem |
Alde zahar | Jerusalemgo Hiri Zaharra |
Koordenatuak | 31°46′42″N 35°13′47″E / 31.778444444444°N 35.22975°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XIV. mendea |
Izenaren jatorria | Hilobi Santua |
Erlijioa | kristautasuna Eliza ortodoxoa Erromatar Eliza Katolikoa |
Elizbarrutia | Jerusalemgo Eliza Ortodoxoa Latin Patriarchate of Jerusalem (en) |
Izena | Hilobi Santua |
Edukiera | 8.000 |
Arkitektura | |
Materiala(k) | haitza |
Estiloa | Arkitektura paleokristaua arkitektura erromanikoa arkitektura gotikoa |
Dimentsioak | 70 () × 120 () m |
Hilobi Santuaren eliza edo Hilobi Santuaren basilika (ekialdeko kristauek Berpizkundearen eliza deitua) Jerusalemgo Hiri Zaharreko auzo kristauan dagoen eliza da.
Hilobi Santua. Jerusalemen, Kristoren hilobian eta Kalbarioan eraiki ziren monumentuei eman ohi zaien izena da[1]. IV. mendetik aurrera kristauak hara joan dira erromesean. Egun Eliza ortodoxoak, Antzinako Ekialdeko Elizek eta Erromatar Eliza Katolikoak partekatua da. Anglikanoek, antitrinitarioek eta protestanteek, berriz, batzutan baino ez dute erabiltzen[2]
II. mendearen hasieran Afroditaren tenplua izan zen baina Konstantino I.ak 325/326an eliza eraikitzeko agindua eman zuen.