Holismoa (antzinako grezierazko ὅλος, «holos» hitzatik, euskaraz «osotasun») naturako sistemak osotasunean aztertu behar direla baieztatzen duen jarrera filosofikoa da. Fenomenoak horiek osatzen dituzten elementu, atal eta harreman partzialez aztertzen dituen erredukzionismoaren aurkakoa da.
Osoaren eta zatien arteko harremanen arazoari irtenbidea emateko asmoz sortutako doktrina epistemologikoa. Honen arabera eremu guztiek (fisiko, psikiko, etab.) mailaz maila elkarren segidan eratzen den osotasuna obratzen dute, zatiak osoaren menpe egonik. Beraz, osoa ez da zatien batura hutsa. Holismoak sinergia defendatzen du eta ez bakoitzaren indibidualismoa.
Holismoa adjektibo bezala ere erabil daiteke, eta bere definizioa ondokoa izango litzateke. Holista izatea, kontzeptuaren edo egoeraren kontrako integrazioa, erabatekoa edo eta osoan oinarritutako ikuskera da. Holista ere holismoaren praktika filosofikoa da.
Holisten ikuspuntutik, sistemek multzo bezala funtzionatzen dute eta beraien funtzionamendua ezin izango litzateke guztiz ulertu sistemaren atal bat kontuan hartuko balitz.
Esan bezala holismoa hainbat eremutan aplika daiteke. Ikuspuntu soziologikotik, gizartearen eraginarengatik indibiduo bakoitzak portaera jakin bat izaten dutela aztertzen edo eta kontuan hartzen dute holista soziologikoek, aldiz, indibidualismo metodologikoak gizartearen portaera subjektiboa dela adierazten du. Hau da, baldin eta onuragarria den zatitzea zati errazagoetan arazo bati erasotzeko edo eta soluzio bat aurkitzeko, bakoitza era independente batean, fokatze honek bere limiteak izango lituzke, beti aplikatuz gero, zoritxarrez erreakzio eta efektu inportante batzuk gertatuko lirateke eta horiek kanpoan gelditu ahalko ziren, azaldu, ulertu, kuantifikatu eta deskribatu barik.
Holismoaren hasiera laburbildu egin zen Aristotelesen idatzietan metafisikari buruz "guztia gehiago da zatien batura baino". Kontzeptu hau, gai edo arazo baten tratamendu bezala defini daiteke, non bere parte guztiak, bai eta erreakzio ikusezinak baina hala ere nabariak edo ikusgaiak direnak, kontuan hartzen diren. Hurbilketa hau hirugarren ibilbidea bezala erabili ohi da, hau da, ikuspuntu berri bat azaltzea arazo baten aurrean.
Holismoak osoaren garrantzia nabarmentzen du, bere parteen batura eta interakzioak baino gehiago dena, eta garrantzi handi bat ematen dio beraien arteko dependentziari eta barne erlazioei. Holismoaren helburua axioma bat aurkeztea da, ondoren planteamendu berri bat egiteko eta erantzun bat emateko, eta batzuetan ez da hipotesi bezala adierazten. Hori izango litzateke bere balidatze-arazo nagusienetakoa, dituen metodo zientifikoaren ezaugarriak betetzen dituen edo ez ikustea.