Ipar Atlantikoko zabor orbana

Bost zurrunbilo ozeaniko handienak.

Ipar Atlantikoko zabor orbana (North Atlantic Garbage Patch)[1] giza hondakinak biltzen den Ipar Atlantikoko eremu bat da. Orbana 32 ºN paraleloan dago, gutxi gorabehera Atlanta (Georgia, Ameriketako Estatu Batuak) hiriaren parean, 22 ºN-tik 38 ºN-ra paraleloetan zabaltzen da.[2] Zabor orbana berriki aurkitua izan da, 2010ean,[2] eta Ipar Atlantiko zurrunbiloarekin lotura zuzena du. Dagoeneko, orbanak luzerako ehunka kilometro ditu.[3] Orbanak kilometro karratuko 200.000 zabor-zatien dentsitatea du, guztiak itsas gainean flotatzen. [4] [5] Urtaroen arabera eta, baita ere, zenbait fenomeno klimatikoen ondorioz, esaterako El Niño fenomenoa, orbana lekuz aldatzen da, 1.600 kilometro eta oraindik are urrutirago, Ameriketako Estatu Batuetako National Oceanic and Atmospheric Administration - NOAAren arabera. Mundu osoan arazoa hartzen ari den dimentsioaren aurrean "Zazpigarren kontinente"az hasi da hitz egiten.

  1. La Vanguardia, 2010ko abuztuaren 20
  2. a b https://web.archive.org/web/20140913011006/http://www.informador.com.mx/tecnologia/2010/227111/6/cientificos-localizan-gran-mancha-de-basura-flotante-en-atlantico.htm
  3. Scientists study huge ocean garbage patch
  4. Scientists find giant plastic rubbish dump floating in the Atlantic
  5. Plastic rubbish blights Atlantic Ocean

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne