Isaak Babel

Isaak Babel

Bizitza
JaiotzaOdesa1894ko ekainaren 30a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaButyrka prison (en) Itzuli1940ko urtarrilaren 27a (45 urte)
Hobiratze lekuaDonskoie hilerria
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Familia
Ezkontidea(k)Antonina Pirožkova (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaKyiv National Economic University named after Vadym Hetman (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
frantsesa
Yiddisha
hebreera
ukrainera
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, kazetaria, gidoilaria, antzerkigilea, idazlea, prosalaria, editore-laguntzailea, gerra-berriemailea, militarra, film-zuzendaria eta ipuingilea
Lan nabarmenak
Genero artistikoaProsa
kontakizun laburra
sketch story (en) Itzuli
antzezlana

IMDB: nm0044871 Find a Grave: 8962442 Edit the value on Wikidata

Isaak Emmanuilovitx Babel (errusieraz: Исаа́к Эммануи́лович Ба́бель; Odesa, Errusiar Inperioa, 1894ko uztailaren 13agreg./uztailaren 1ajul. - Butyrka espetxea, Mosku, Sobietar Batasuna, 1940ko urtarrilaren 27a) errusierazko idazlea izan zen. Judua zen jatorriz. Errusiako Iraultzaren alde egin zuen, eta Armada Gorriko zaldunerian sartu zen 1920an. Popuchiki («bidaiako lagunak») taldean parte hartu zuen. Sentiberatasun handiko idazlea izaki, zorroztasunez azaldu zuen bere garaiko bizimodua. Nobelak, ipuinak eta antzezlanak argitaratu zituen. Aipagarrienak hauek dira: Judu ipuinak (1917), Zalduneria gorria (1926), Odesako ipuinak (1931) eta Lehen maitasuna.

Purga Handiaren garaian troskista, terrorista eta Sobietar Batasunaren aurkako espioitza egiteaz akusatua izan zen. Tortura latzak jaso eta gero, aurrekoa aitortu eta lagun batzuk salatu zituen. Afusilatua izan baino egun bat lehenago zera esan zuen epaitegianː 'Ni errugabea naiz. Ez naiz inoiz espioia izan. Ez dut inoiz Sobietar Batasunaren aurka jardun. Nire burua salatu nuen baina gezurra da. Nire aurkako eta beste batzuen aurkako salaketa faltsuak egitera behartu ninduten... bakarrik eskatzen dut utz nazazuela nire lana amaitzen.'


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne