Itsasoz haraindiko Frantzia —maiz DROM-COM (frantsesez: départements et régions et collectivités d'outre-mer) edo DOM-TOM (départements et territoires d'outre-mer) deitua— Frantziak Europatik kanpo dituen lurraldeen multzoa da. Lurralde horiek hainbat estatus eta autonomia maila dituzte, eta horko biztanleek ordezkariak dituzte Frantziako Parlamentuan. Beraz, Europar Legebiltzarrerako hauteskundeetan ere bozka dezakete.
Herrialde hauek Europar Batasunarekiko harreman ezberdinak dituzte. Batez ere, eskualde ultraperiferikoak eta itsasoz haraindiko herrialde eta lurraldeak izanez.