Itsaspeko nuklearra erreaktore nuklear baten bidez bultzatutako itsaspeko bat da.[1] Itsaspeko nuklearrak konbentzionalekin (normalean diesel-elektrikoak) konparatuko bagenitu, propultsio nuklearrekoak errendimendu abantaila nabarmenagoak dituzte. Propultsio nuklearrekoak, airearen erabilpenaz erabat independenteak direnez, itsaspekoari askatasuna ematen dio gainazalera igotzeko ala ez. Aldiz, ohiko itsaspekoak, behartuta daude gainazalera igotzera denbora konkretu bat pasa ondoren. Erreaktore nuklear batek sortzen duen energia kopuruari esker, itsaspeko nuklearrek abiadura handian funtzionatu ahal dezakete denbora luzean. Erregaiez hornitu behar ez direnez, bakarrik igotzen dute gainazalera elikagaiak hartzeko.
Gaur egungo itsaspeko nuklearren belaunaldiak, ez dira sekula erregaiez hornitu behar haien 25 urteko bizitzan zehar. Aldiz, bateria elektrikoetan gordetako potentzia mugatua da, eta horrek esan nahi du ohiko itsaspekoak, nahiz eta itsaspeko aurreratuena izan, bateria elektrikoak baldin baditu, bakarrik egun batzuk egon ahalko dela ur azpian eta abiadura baxuarekin, edo ordu batzuk abiadura handiarekin. Propultsio nuklearraren kostuak oso altuak direnez, herrialde gehienek ez dituzte propultsio nuklearreko itsaspekorik haien armadetan. Gainera, gertatu diren erradiazio eta istripu nuklear larrienetarikoak izan dira Sobietar Batasuna itsaspeko nuklearrekin aritzen zen bitartean.[2][3]