Joan Bazkardo

Joan Bazkardo

Bizitza
JaiotzaCaparroso, 1584
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaViana1659ko abuztuaren 22a (74/75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta arkitektoa

Joan Bazkardo edo Baskardo (Caparroso, Nafarroa Garaia, 1584[1]Viana, Nafarroa Garaia, 1659ko abuztuaren 22a) euskal eskultorea izan zen. Euskal Herriko barrokoak izan duen eskultore eta erretaula-egile handiena.

Nafarra zenbaiten ustez (Viana edo Caparrosokoa), madrildarra eta andoaindarra besteren aburuan, inork ez daki noiz eta non jaio zen Bazkardo. 1611. urtean lanean aritu zen Tuterako katedralean, 1616an Kristo bat zizelkatu zuen Iruñeko katedralean, 1624an Oiongo elizako erretaulari ekin zion eta 1630ean Ekorako Ama Sortzez Garbiaren eskultura egin zuen. Nafarroan, Araban eta Errioxan lanean ibilia nagusiki, 1647an egin zuen Irungo elizako erretaula, haren azken lan ezaguna.

  1. Lekuona, Manuel. (1946). «El escultor Juan Bazcardo y sus obras en la catedral del Calahorra» Príncipe de Viana (22): 27-41. ISSN 0032-8472..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne