Juduen Probintzia Autonomoa

Juduen Probintzia Autonomoa
 Errusia
Administrazioa
Estatua Errusia
ISO 3166-2RU-YEV
HiriburuaBirobidzhan
Governor of the Jewish Autonomous Oblast (en) ItzuliMaria Kostyuk (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak48°28′43″N 132°08′21″E / 48.47861°N 132.13917°E / 48.47861; 132.13917
Azalera36,000 km²
MugakideakAmur oblasta, Khabarovsk kraia eta Heilongjiang
Punturik altuenaQ132733440 Itzuli
Demografia
Biztanleria145.802 (2024)
−10.698 (2021)
Dentsitatea4,9 bizt/km²
Informazio gehigarria
Banaketa administratiboaAutonomia oblasta
Hizkuntza ofizialaerrusiera eta Yiddish
Ordu eremuaVladivostok Time (en) Itzuli eta Asia/Vladivostok (en) Itzuli
Matrikula79
www.eao.ru/

Juduen Probintzia Autonomoa[1] (errusieraz: Евре́йская автоно́мная о́бластьtranslit.: Jevreiskaia avtonomnaia oblast; yiddishez: ייִדישע אווטאָנאָמע געגנט), Yevrey[2] (yiddishez: יעװרײ) eta Birobidzhango autonomia oblasta ere deitua, Errusiako subjektu federal bat da, autonomia oblasta zehazki, Ekialde Urruneko Barruti Federalean kokatua. 36.000 km²ko eremua du, eta 2010ean 176.558 biztanle zituen[3]. Hiriburua Birobidzhan da. Khabarovsk kraiarekin eta Amur oblastarekin egiten du muga Errusian eta Heilongjiang probintziarekin, Txinan.

Probintzia 1928an sortu zen Sobietar Batasunaren dekretu baten bidez, eta 1934an eratu zen ofizialki. Bere unerik gorenean, 1940ko hamarkadaren amaieran, 46.000-50.000 judu inguru bizi ziren bertan, biztanleria osoaren %25 inguru[4]. 1959rako juduen populazioa erdia zen, gutxi gora behera, eta 1989ean emigrazio mugak altxatu zirenean, juduak %4 baino ez ziren jada. 2010ean, zentsoko datuen arabera, 1.600 pertsonek adierazten dute jatorri judukoak direla, eskualdeko biztanleen %1 eta Errusia osoan dauden juduen %1 inguru[5]. Biztanleen %93 errusiarra da etnikoki. 2021eko zentsuaren arabera, etnikoki juduak zirenak jada 837 baino ez ziren, biztanleen %0,6.

Errusiako Konstituzioaren 65. artikuluak dio oblast autonomo bat dela. Munduko bi lekuetako bat da non juduen jurisdikzioa dagoen, Israelekin batera. Yiddisha hizkuntza ofiziala da, gutxiengo estatusa onartuta[6].

  1. Euskaltzaindia, 155. araua - Europako eskualde historiko-politiko nagusiak
  2. Yevrey Global.britannica.com
  3. «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
  4. (Ingelesez) Holley, David. (2005-08-07). «In Russia's Far East, a Jewish Revival» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2024-12-30).
  5. (Ingelesez) «Russia's Jewish Autonomous Region In Siberia 'Ready' To House European Jews» Radio Free Europe/Radio Liberty 2016-01-20 (Noiz kontsultatua: 2024-12-30).
  6. «Устав Еврейской автономной области от 8 октября 1997 г. N 40-ОЗ / Глава I. Общие положения (ст.ст. 1 - 10)» constitution.garant.ru (Noiz kontsultatua: 2024-12-30).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne