Kale-argiak[1] bide publikoak argiztatzeko erabiltzen diren argiontzi finkoak dira, zutoin baten gainean edo eraikin bateko horman ezarriak. Helburua, argi gutxi dagoen uneetan, jarduerak behar bezala eta segurtasunez garatzeko ikuspen egokia ematea da.
Oro har, argiteria publikoa bide publikoak, parke publikoak eta zuzenbide pribatuko edo publikoko pertsona natural edo juridiko baten ardurapean ez dauden zirkulazio libreko gainerako espazioak argiztatzen dituen zerbitzu publikoa da. Instalatu eta mantentzeaz arduratzen dena udal-zerbitzua da, baina errepide edo bide-azpiegitura garrantzitsuetan gobernu zentralari edo eskualdeari dagokio zeregin hori. Munduko argiteria publiko gehienak sodio-lurrunezko, merkurio-lurrunezko eta LED lanparenak dira.