LPEE | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen laburra | OPEC, OPEL, OPEP, OPEP, OPEP, OPEP, OPEP, OPUL, АПЕК, OPEP, ETOP, OPEP, ОПЕК, ОПЕК, ОПЕК, אופ״ק, אָפּע״ק, ოპეკი, МЭЕҰ, 油組, 油组, 油組, ABEP, ONEP, LPEE, ՆԱԵԿ, 欧佩克 eta 歐佩克 | |
Mota | nazioarteko erakundea, Interes-taldea, gobernu arteko erakundea eta Kartela | |
Jarduera sektorea | petrolioaren industria | |
Herrialdea | internationality (en) | |
Jarduera | ||
Ekoizpena | ||
Agintea | ||
Idazkari orokorra | Haitham al-Ghais (en) | |
Egoitza nagusi (2009–) | ||
Osatuta | ||
Zeren jabe | ||
Historia | ||
Sorrera | 1960ko irailaren 14a | |
Sorlekua | Bagdad | |
webgune ofiziala |
Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea[1] (LPEE, ingelesez: Organization of the Petroleum Exporting Countries, OPEC) petrolio-ekoizle diren hamabi herrialdek osatutako kartela da. Herrialde kide dira: Aljeria, Angola, Ekuador, Iran, Irak, Kuwait, Libia, Nigeria, Qatar, Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak eta Venezuela. Kartelaren egoitza nagusia Vienan dago 1965etik[2], eta herrialde kideen energia ministroen aldizkako bilerak antolatzen ditu. Indonesia 2008an irten zen LPEEtik, petrolio inportatzaile bihurtu baitzen, baina berriro kartelera itzultzeko desioa agertu zuen, baldin eta berriro esportatzaile bihurtuko balitz[3].
Munduko petrolio-ekoizpenaren % 43 eta munduko petrolio-erreserben % 81 LPEEko herrialdeetan daude[4]. Petrolio gordinaren esportazioetan duen nagusitasuna, 2016ko hirugarren hiruhilekorako, % 34,9 inguruan aurreikusten da[5]. Gainera, munduko ekoizpenaren % 40 biltzen du, munduko petrolioa ekoitzi beharreko ahalmen osoaren baliokidea, eta horrek, de facto, petrolioa esportatzen duten herrialdeen erakundea bihurtzen du petrolio-merkatuaren banku zentral. 1970eko hamarkadan, petrolio ekoizpenaren murrizketen ondorioz, petrolioaren prezioak eta LPEEren diru sarrerak eta aberastasuna izugarri igo ziren, eta horrek ondorio gogor eta zailak ekarri zizkion munduko ekonomiari. 1980ko hamarkadan, LPEE ekoizpen-helburuak ezartzen hasi zen bere nazio kideei; oro har, ekoizpenak murrizten direnean, petrolioaren prezioek gora egiten dute. Hori berriz gertatu da erakundeak, 2008an eta 2016an, gehiegizko eskaintza murrizteko hartutako erabakien ondorioz.
1960ko eta 1970eko hamarkadetan, LPEEk arrakastaz berregituratu zuen petrolioa ekoizteko munduko sistema, erabakiak hartzeko agintea eta irabazi gehienak petrolioa ekoizten duten herrialdeen esku geldi zitezen. 1980ko hamarkadaz geroztik, LPEEk eragin mugatua izan du munduko petrolio horniduran eta prezioen egonkortasunean; bada, kideak gezurretan ibiltzen dira maiz elkarren arteko konpromisoetan, eta kideen konpromisoek islatzen dute zer egingo zuketen LPEE egon ez balitz ere[6]. 2016aren amaieran, LPEE+ izeneko talde handiago bat sortu zen petrolio gordinaren munduko merkatuaren gaineko kontrol handiagoa izateko[7].
LPEEren estatutuen arabera, bere helburu nagusia kartelaren interesak, banaka zein talde gisa, zaintzeko beharrezkoak diren bitartekoak zehaztea da. Horrez gain, petrolioaren nazioarteko merkatuetako salneurriak egonkortzeko moduak eta bitartekoak jartzea da beste xedeetako bat, gorabehera kaltegarri eta ez beharrezkoak saihestuz, betiere nazio ekoizleen interesak eta haiek dituzten diru-sarrera premiak babestuz; petrolio hornidura erregularra eta eraginkorra segurtatzea nazio kontsumitzaileei, eta kapitalen itzulera bidezkoa bermatzea petrolioaren industriari.