Leon XIV.a[1] (jaiotza izenez, Robert Francis Prevost Martínez; Chicago, 1955eko irailaren 14a) Eliza Katolikoaren 267. aita santua eta estatubatuar elizgizona da. Apezpikuen Dikasterioan eta Latinamerikako Batzorde Pontifizioko presidente izan zen 2023tik, Chicagoko apezpiku 2015etik 2023ra, eta agustindarren ordenako arduradun nagusia 2001etik 2023ra bitarte.
2025eko maiatzaren 8an, aita santu aukeratu zuten, eta Leon XIV.a izena hartu zuen; Ameriketako Estatu Batuetan eta Ipar Amerikan jaiotako lehen aita santua da.