Lizarrako merindadea | ||
---|---|---|
![]() | ||
![]() | ||
| ||
Administrazioa | ||
Izen ofiziala | Lizarrako merindadea | |
Herrialdea | ![]() | |
Foru erkidego | ![]() | |
Hiriburua | Lizarra | |
Zatiketa | ikusi
| |
Geografia | ||
Koordenatuak | 42°40′00″N 2°01′00″W / 42.6667°N 2.0167°W | |
![]() | ||
Azalera | 2.068,6 km² | |
Demografia | ||
Dentsitatea | 28,84 bizt/km² |
Lizarrako merindadea Nafarroa Garaiko mendebaldeko eskualdea da. Batzuetan, edo Estelleria erabiltzen da Merindade honi buruz hitz egiteko, baina termino hau ez da guztiz zuzena. Izan ere, Lizarrako merindadeak, Lizarraldeak eta Estellerriko Erribera eskualdeak osatzen dute.[1]
Merindadeko herriburua Lizarra da, baita udalerririk populatuena ere. Biztanleen kopuruari dagokionez, hauek dira hurrengo handienak orden honetan: San Adrián, Viana, Azagra, Mendabia, Lodosa, Andosilla, Aiegi eta Lerin.
Lizarrarko Merindadeak guztira 2068,6 km2 ditu, 72 udalerri eta 39 partzuergo (horien artean handienak Urbasa, Andimendi eta Lokiz mendiguneak daude). Lizarrako Merindadea biztanleak 60.926 ziren 2010ean.
Honako haran edo ibarretan daude banatuta 72 udalerriak: Allin; Ameskoa ibarrak (Larragoa, Aranaratxe, Eulate eta Ameskoabarrena udalerriak); Berrotza harana (Mendaza, Mirafuentes, Mues, Nazar, Piedramillera eta Sorlada udalerriak); Deierri harana (Abartzuza, Lezaun eta Deierri udalerriak); Egaibar (Abaigar, Antzin, Etaiu, Legaria, Murieta, Oko eta Olexoa udalerriak); Gesalatz ibarra (Jaitz eta Gesalatz udalerriak); Goñibar; Iguzkitza harana; Lana (Lana udalerria) eta Mañeruibar (Artazu, Girgillao, Zirauki eta Mañeru udalerriak).