London School of Economics and Political Science (London School of Economis edo LSE bezala ere ezaguna, euskaraz: «Londresko Ekonomia Eskola») ekonomian eta gizarte zientzietan oinarrituriko munduko unibertsitate ospetsuenetakoa da. Campusa Houghton Street-en dago, Westminster auzoan, eta Justizia Errege-Auzitegiaren ondoan dago. Unibertsitatearen barruan British Library of Political and Economic Science (BLPES) dago, LSE library bezala ere ezaguna, gizarte zientzien inguruko liburutegirik handiena. Bere ikasle eta irakasle ohien artean, hamaseitik gora Nobel Sari daude (bakea, literatura eta ekonomia) eta Estatuburu eta gobernuburu, hogeita hamabostetik gora. LSEk egiten dituen ikerketak finantza arloan eragin handi duten txostenen iturburu dira.