Mahavira | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
← Parshvanatha (en) ![]() | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kundalpur (en) ![]() | ||
Herrialdea | Videha | ||
Heriotza | Pawapuri (en) ![]() | ||
Familia | |||
Aita | Siddhartha | ||
Ama | Trishala | ||
Leinua | Ikshvaku dynasty (en) ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | sanskritoa | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filosofoa, monjea eta gurua | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Jainismoa |
Mahāvīra (sanskritoz: महावीर "Heroi Handia"; kannadaz: ಮಹಾವೀರ Mahāvīra; malabareraz: മഹാവീരൻ Mahāvīran; tamileraz: அருகன் Arukaṉ) (Ksatriyakundagrama, India, K.a. 599 – Pavapuri, K.a. 527[1]) indiar erlijio berritzailea izan zen. Jainismoa sortu zuten hogeita lau maisuetako bat, sangha ordena eraberritu zuena. Jaina sekta nagusien tradizioaren arabera, Mahavira fraide egin zen eta aszesian bizi izan zen, emaztea hil zitzaionez geroztik batez ere. Indian zehar ibili zen neurrizkotasunaren doktrina erakusten. Bortxaren kontrako jarrera izan zuen, eta jainismoaren bost boto handiak onartu zituen. Jina izenaz ere ezaguna da.