Male މާލެ | |
---|---|
hiria | |
![]() | |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Estatua | MDV |
Administrazio zuzeneko hiria | Male |
Alkatea | Adam Azim (en) ![]() |
Izen ofiziala | މާލެ (Malé) |
Jatorrizko izena | މާލެ |
Posta kodea | 20002 - 20003 |
Geografia | |
Koordenatuak | 4°10′30″N 73°30′30″E / 4.175°N 73.5083°E |
![]() | |
![]() | |
Azalera | 5,8 km² |
Altuera | 2 m |
Demografia | |
Biztanleria | 133.019 (2014)![]() |
Dentsitatea | 22.934 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | V. mendea |
Telefono aurrizkia | 331, 332, 333, 334 |
Ordu eremua | UTC+05:00 |
Hiri senidetuak | Kolonbo, Kaohsiung eta Djibuti |
Hizkuntza ofiziala | Maldivera |
malecity.gov.mv… |
Male (dhivehiz މާލެ) Maldivetako Errepublikako hiriburua eta hiri nagusia da. Hiria Male uhartean dago, Kaafu atoloiaren hegoaldean. Maldivetako gobernuaren egoitza da hala nola herrialdeko merkataritza, negozio, osasun eta hezkuntza zentrorik nagusiena. Malek gutxi gorabehera 105.000 biztanle ditu, herrialdearen biztanleria osoaren herena.
Male uhartea guztiz urbanizatua dago, hiriak uhartearen lur-eremu oso-osoa hartzen baitu. Male lau gunetan banatzen da: Henveiru, Galolhu, Maafannu eta Machangolhi. Hiriaren seigarren gunea Hulhumalé da, uharte artifiziala dena.