Manxera | |
---|---|
Gaelg | |
Manxeraren dialektoen mugak. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Man uhartea |
Hiztunak | Lehen hizkuntza: 56[1] Bigarren hizkuntza: 1.689 (biztanleen % 2,2) (2001) |
Rankinga | Ez 100 mintzatuenen artean |
Ofizialtasuna | Man uhartea |
UNESCO sailkapena | 5: arrisku kritikoan |
Araugilea | Coonseil ny Gaelgey |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza zeltak Uhartetar hizkuntza zeltak Hizkuntza goidelikoak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | aditza-subjektua-objektua, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | gv |
ISO 639-2 | glv |
ISO 639-3 | glv |
Ethnologue | glv |
Glottolog | manx1243 |
Wikipedia | gv |
Linguasphere | 50-AAA-aj |
Linguist List | glv |
UNESCO | 387 |
IETF | gv |
Endangered Languages Project | 8601 |
Manxera[2] (manxeraz, Gaelg edo Gailck[3]; ingelesez, Manx) —Manxeko gaelera izenaz ere ezaguna— Man uhartean (Erresuma Batua) hitz egiten den zelta hizkuntza da. Gaelera hizkuntzen azpitaldean sailkatzen da.
1974an hil zen Ned Maddrell, manxeraren usadiozko azken hiztuna. 1980ko hamarkadan, helduaroan manxera ikasia zuten hainbat ekintzailek beren seme-alabak elebidun hezteari ekin zioten, manxera eta ingelesa irakatsita.[4] Egun, hizkuntza biziberritzeko ahalegin horien ondorioz, berriz ere badira manxera lehen hizkuntzatzat duten hiztunak, horietako asko haurrak.[1] Izan ere, eskolak emateko hizkuntzatzat manxera darabilte Bunscoill Ghaelgagh (ahoskera: [bʊn-skolʲ ɣɪlgax]) ikastetxean. Man uharteko Balley Keeill Eoin herriko (ingelesez, Saint John's) Lehen Hezkuntzako eskola horretan, 4 urtetik 11ra bitarteko haurrak hezten dituzte.[5]