Mary Douglas, Margaret Mary Tew jaiotzez izena (Sanremo, 1921eko martxoaren 25a - Londres, 2007ko maiatzaren 16a) britainiar antropologoa izan zen.
Bere amaren erlijioa zen katolizismoan hezi zuten. Antropologia ikasi zuen Oxfordeko Unibertsitatean eta Britainiar Bulego Kolonialean lan egin zuen. 1949an Lele etnia ikasi zuen Kongo Belgikarran eta 1963an The Lele of the Kasai liburua argitaratu zuen. 25 urtez gizarte antropologiako irakaslea izan zen University College Londonen. 11 urtez Estatu Batuetan ere irakatsi zuen.
Gizarte antropologoaz, giza kulturaz eta sinbolismoaz idatzi zuen. Émile Durkheimen ikaslea izan zen, eta egiturazko azterketa proposatu zuen, erlijio konparatuan interesa jarriz.
Bere lan nagusia Purity and Danger (Garbitasuna eta arriskua) izan zen. Erritu-garbitasunaren eta kutsaduraren kontzeptuaren azterketa da, hainbat gizarte eta garaitan.