Foucault-ek egin zuen lana naturaren ingurukoa izan zen, historia, soziologia, psikologia eta filosofia kontuan izanda. XXI. mendearen hasieran, Foucault egilerik esanguratsuena bihurtu zen giza zientzietan. Filosofian aldiz ez zitzaion hori gertatu, nahiz eta filosofia bere diziplina nagusia izan, eta horrekin hezi. Hori horrela izan da Foucault-en lana historiaren inguruan egiten delako eta ondorioz, filosofiak esaten duenaren kontra joan zelako askotan.
Bere lana, normalean, ikerketa historiko modura identifikatzen da, baina filosofiarantz orientaturik. Bere bizitzaren amaiera heltzen zela, Foucault-ek esan zuen, bere lan guztia ikerketa bakar bat zela, historian zehar egiak izan duen ekoizpenari buruzkoa zena. Bere obra nagusiez baliatuta, berak nahi zuena, oroitzapen historiko bat sortzea zen, ideien sorkuntzari buruzkoa zena, ideia filosofikoak barne zeudelarik. Saiakera hori ez zen historiaren ikuspegi progresista bat emateko izan, Foucault-ek nahi zuena, gure orainaldia sortzen duten ideiak ulertzen saiatzea zen, baina ez bakarrik funtzio historikoan, baizik eta historian zehar izandako aldaketak ideia horien funtzioan.