Kolore koordenatuak | ||
---|---|---|
Hamaseitarra | #8000FF | |
RGB | (r, g, b) | (128, 0, 255) |
CMYKN | (c, m, y, k) | (50, 100, 0, 0) |
HSV | (h, s, v) | (270°, 100%, 100%) |
Morea edo ubela kolore gorrixka duten urdin guztietarako kolore multzo baliogarria da. Espektro elektromagnetikoaren barnean uhin-luzera 420-380 nanometrokoa duen kolore multzoari dagokio.
Ezin da ordenagailuko pantaila batean erakutsi (ez behintzat espektro elektromagnetikoaren bera dena); beraz, hartarako, Compact Disc batean argi fluoreszente batek egiten duen erreflexua ikus daiteke.
RAL kolore sisteman moreak 4001 eta 4099 artekoak dira, arrosekin batera.