Nasa yuwe | |
---|---|
Nasa Yuwe | |
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 140.000 |
UNESCO sailkapena | 3: arriskuan |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza hizkuntza autoktono Ameriketako jatorrizko hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza bakartua |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | pbb |
Ethnologue | pbb |
Glottolog | paez1247 |
UNESCO | 641 |
IETF | pbb |
Endangered Languages Project | 2964 |
Nasa yuwea edo paeza Kolonbiako hego-mendebaldean hitz egiten den hizkuntza bat da.
Bereziki Cauca departamentuan hitz egiten den arren, Tolima, Huila, Meta, Valle del Cauca, Putumayo eta Caquetá departamentuetan ere mintzatzen da. Caucan Erdiko Mendikateko Totoró, Silvia, Caldono, Jambaló (Baçukwe nasa yuwez), Toribío (Tuunxiwxu nasa wuwez), Caloto, Santander de Quilichao (Kliçxaw nasa yuwez), Páez eta Inzá udalerrietan, eta Mendebaldeko Mendikateko Morales eta Buenos Aires udalerrietan hitz egiten da (Rojas, 2002[1]; Nieves, 2019[2]).
Nasa yuwe izenak "nasen hitza edo hizkuntza" esan nahi du. Hiztunek sarri kwe’sx yuwe ere esaten diote ("gure hitza edo hizkuntza"). Hizkuntzalaritzaren ikuspegitik bakartua da nasa yuwe hizkuntza, nahiz zenbait ikerlarik zapoteca hizkuntza-taldekoa den esan duten.
:3
izeneko erreferentziarako:5
izeneko erreferentziarako