Estatistikan, neurketa-eskala edo neurketa-maila neurketa bat egiteko moduari deritzo. Stanley Smith Stevens psikologoak neurketa oro lau neurketa-eskala mota hauetako batez burutua zela adierazi zuen: eskala nominal, eskala ordinal, tarte-eskala edo ratio-eskala. Eskala hauek propietate ezberdinak dituzte: eskala batean egindako neurketa bakoitzak bere eragiketa matematikoak onartzen ditu eta eskala bakoitzarekin jasotako datuak berariazko estatistika-tekniken bitartez soilik azter daitezke.