Niger Niger River (en) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 200 m |
Mota | ibai |
Luzera | 4.180 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 9°05′50″N 10°40′58″W / 9.0972°N 10.6828°W |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 2.117.700 km² |
Arro hidrografikoa | Niger Basin (en) |
Ur-emaria | 8.630 m³/s |
Lakuak | Kainji Lake (en) |
Iturburua | Ginea |
Bokalea () | Gineako golkoa |
Niger[1] (ingelesez Niger River) Mendebaldeko Afrikako ibai nagusia da. 4.180 kilometroko luzerarekin, Afrikako hirugarren ibairik luzeena da, Nilo eta Kongo ibaien ostean, eta munduko hamahirugarrena. Ginean jaio, eta Mali, Niger, Benin eta Nigeriatik igaro ondoren, Gineako golkoan itsasoratzen da, Nigerren delta handia eratuz. 2.117.700 km²-ko arroa du[2]. Ibaiadar nagusia Benue du.
Bamakoraino nabigagarria da, eta eskualdeko komunikazio, garraio eta merkataritza ibilbide nagusia da. Maliko erdialdean dagoen Bani ibaiadarrarekin bat egiten duen tokian, Niger ibaia bitan banatzen da, eta barruko delta bat osatzen du, 400 km inguruko luzera duen eremu zingiratsua. Eskualde horretan, Mopti, Sévaré eta Djenné hiriak daude.