Diodo argi-igorle organikoa edo OLED (ingelesez: organic ligth-emitting diode), elektroluminiszente organiko izenez ere ezaguna, diodo argi-igorle (LED) mota bat da zeina geruza elektrolumineszentea konposatu organikoen film batez osatuta dagoen. Geruza organiko honek bi elektrodoen artean kokatuta dago; elektrodo hauetako bat gardena izaten da. OLEDak display digitaletan erabiltzen dira; telebisten, monitoreen edo mugikorren antzeko gailuetan.[1][2]
OLED familien artean bi nabarmentzen dira: molekula txikien erabileran oinarritzen direnak eta polimeroak erabiltzen dituztenak. OLED display baten kontrol-eskema matrize pasibo (PMOLED) batekin edo matrize aktibo (AMOLED) batekin funtziona dezake. PMOLED eskeman, displayaren ilara eta lerro bakoitza sekuentzialki kontrolatzen da; AMOLED kontrol eskema, ordea, banakako pixel bakoitzarako sarbide zuzena eskaintzen du on edo off jarriz. Kontrol zuzenerako, pelikula finen transistoreen planoa erabiltzen du.[3] AMOLED teknologiak bereizmen eta tamaina handiagoko displayentzako aukera ematen du.
OLED display batek ez du backlight beharrik, bera bakarrik baita argi ikusgaia igortzeko gai. Honen emaitza, beltz kolore-maila sakonak dira, LCD teknologia baino pantaila arinago eta meheagoekin. Giro-argi baxuko egoeretan, gela ilunetan adibidez, OLED pantailak kontraste-erlazio handiagoa lor dezake LCD pantailak baino.