Objektua maila nagusiko arazo baten errepresentazio informatiko bati dagokion egoeraren (datuen balioak, propietateak) eta jokabidearen (metodoak) enkapsulazioa da. Enkapsulazio hitzaren bitartez objektuaren osagaiek euren konpoarekiko duten isolamendua aipatu nahi da.
Objektu batek dituen propietate eta metodo motak, aplikazio informatikoaren baitan izango duen erabileraren araberakoak izango dira. Oro har, esan dezagun propietateak esanguratsuak izan behar dutela, eta aplikazioaren helburuak lortu ahal izateko gutxienekoak kopuruaren aldetik.
Objektu batek datu mota abstraktu edo modulu baten antza du. Mundu errealaren adibide bat ipiniz, objektua liburua izango litzateke, eta atributu zerrenda bat izango luke (liburuaren datuak, edukia...) batetik, eta liburuarekin egin daitezkeen eragiketa batzuk (irakurketa, idazketa), bestetik.