Ogro operazioa | |
---|---|
![]() | |
Mota | bonba erasoa political murder (en) ![]() magnizidio |
Honen parte da | Euskadi Ta Askatasuna campaign (en) ![]() |
Data | 1973ko abenduaren 20a |
Kokaleku | Claudio Coello kalea |
Herrialdea | Espainia |
Parte-hartzaileak | |
Helburu | Luis Carrero Blanco |
Biktima | Luis Carrero Blanco |
Pertsona hilak | 3 |
Ogro operazioa ETA erakundeak 1973an Carrero Blanco hiltzeko egindako operazioa izan zen. Carrero Espainiako Armadako almirantea eta politikari frankista zen, eta Espainiako Gobernuko presidentea. Etakideek Madrilgo soto batetik presidentea pasa ohi zen kaleko punturaino tunel bat egin eta lehergailu indartsu bat jarri zuten bertan. 1973ko abenduaren 20an, lehergailua leherrarazi zuten autoa pasatzean eta Carrero, auto ofizialaren txoferra eta polizia inspektore bat hil zituzten.