Peritonitisabaresarearenhantura da. Bi mota nagusi daude: akutua eta kronikoa.
Peritonitis akutua, gehienetan, gertuko hanturaren edo eritasunen baten ondorioa da, eta hiru aldi ditu: narritagarria (oinazea, goragalea, meteorismoa, ileitisa); ezkutukoa (sintoma gutxikoa); eta pozoitsua (takikardia, sukar handia, eldarnioak, pixa egiteko zailtasuna, etab.).
Peritonitis kronikoa, batzuetan, akutuaren ondoriozkoa izaten da, baina, gehienetan, hasieratik izaten da kronikoa. Peritonitisa sortzen duen eragilearen arabera, bi mota nagusi daude: bakterio batek eragina (estreptokokoak, estafilokokoak, gonokokoak, kolipatogenoak, rickettsiak, etab.) eta aseptikoa, peritoneoa narritarazten duen eragile kimiko, mekaniko edo pozoitsu batek sortua.
Miserere kolikoa gaixotasun hilgarri baten antzinako izendapena da, etiologia modernoan peritonitis bat edo apendizitis akutuaren eraso bat izan daitekeena.[1]