Prusiako Erresuma Königreich Preußen | |||
---|---|---|---|
1701 – 1918 | |||
Monarkia absolutua (1701-1848) Monarkia konstituzionala (1848-1918) | |||
| |||
Ereserkia Heil dir im Siegerkranz "Victorren koroari ohorea" Goiburua Suum cuique "Norberari berea" | |||
Batasunaren kokapena | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Berlin | ||
Kultura | |||
Hizkuntza(k) | Alemana | ||
Historia | |||
Erregearen goratzea | 1701 | ||
Alemaniako Iraultza | 1918 | ||
Prusiako Erresuma (alemanez: Königreich Preußen) antzinako erresuma izan zen, 1701-1918 bitartekoa, egungo Alemania, Polonia, Danimarka, Lituania eta Errusiako eskualde batzuk hartzen zituena.[1]
1870tik aurrera Alemaniar Inperioaren estatu nagusi eta gailena izan zen, bertoko erregeak Alemaniako enperadoreak ere izanik. Estatuaren sorrera Brandenburgo-Prusian gertatu zen, Brandenburgoko margraviatoa eta Prusiako dukerriaren batasun pertsonaletik sortua eta, konkista militarren bitartez, lurraldeak lortu zituen bere hedapena finkatzeko.