R | |
---|---|
![]() | |
Paradigma | Multiparadigma: funtzionala, bektoriala, agindu bidezkoa, prozedurala, objektuei orientatua |
Diseinatzailea | Ross Ihaka eta Robert Gentleman |
Garatzailea | R Development Core Team |
Agerpena | 1993 |
Kaleratze Egonkorra | 3.4.1 |
Sistema Eragilea | Plataforma-anitza |
Webgunea | www.r-project.org |
R analisi estatistikora bideratuta dagoen programazio-lengoaia da. C programazio-lengoaian idatzita dago. Gaur egun ikerkuntzan komunitate estatistikoak gehien erabiltzen duen lengoaietako bat da: datu meatzaritzan, ikerkuntza biomedikoan, bioinformatikan eta finantzetako matematikan ere oso erabilia da.
Herrialde batzuetan eskoletan sartzen hasi dira software hau haur-hezkuntzatik hasita era bigunean, haurrei pentsamendu matematikoa eta estatistikoa garatzeko aukera ematen dielako; horretarako bereziki eratuta dago RKids tresna. Honen arrazoi nagusietako bat grafikak eta kalkuluak egiteko funtzioekin hainbat biblioteka edo pakete kargatzeko aukera eskaintzen dituela.
Grafikak sortzeko eta kalkuluak egiteko bereziki inplementatutako funtzioak ditu biblioteka edo paketetan antolatuta. GNU sistemaren parte da R eta GNU GPL lizentziapean banatzen da. Windows, Macistosh, Unix eta GNU/Linux sistema eragileetarako dago eskuragarri.