Rust (programazio-lengoaia)

 Rust (programazio-lengoaia)
Jatorria
Sorrera-urtea2006
Argitaratze-data2010
Azken bertsioa1.88.0
Honen izena daramaHerdoil
Aurkitzailea edo asmatzaileaGraydon Hoare
Ezaugarriak
EuskarriaMicrosoft Windows, Linux, MacOS X, FreeBSD, iOS, Android, plataforma-anitz eta WebAssembly
Programazio paradigmaProgramazio funtzional, programazio konkurrente, generic programming (en) Itzuli, Programazio inperatibo eta Objektuetara bideratutako programazioa
Media motatext/x-rust eta text/rust
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaApache Lizentzia 2.0. eta MIT lizentzia
Deskribapena
Honen eragina jaso duAlef, C++, C Sharp, Cyclone, Erlang, Haskell, Limbo (en) Itzuli, Newsqueak, OCaml (en) Itzuli, Ruby, Scheme, Standard ML (en) Itzuli eta Swift
Ekoizpena
DiseinatzaileaGraydon Hoare
GaratzaileaMozilla, Graydon Hoare eta Rust Foundation
MaskotaFerris (en) Itzuli

rust-lang.org
Twitter: rustlang Mastodon: rust@social.rust-lang.org Youtube: UCaYhcUwRBNscFNUKTjgPFiA GitHub: rust-lang Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/rust-lang/rust

Rust programazio-lengoaia konpilatu bat da, xede orokorrekoa eta paradigma anitzekoa, eta Rust Fundazioaren eskutik garatzen ari dena. Programazio-lengoaia multiparadigmatikoa izanik, programazio funtzional purua onartzen du, baita inperatiboa eta objektuetara bideratua ere.

Mozillaren politikari jarraituz, Rust modu irekian garatzen da eta komunitatearen iritziak eta ekarpenak sustatzen ditu.[1] Lengoaiaren diseinua hobetuz joan da Servo nabigatzailearen motorra garatu ahala, baita Rust-en konpiladorearen garapenean metatutako esperientzian oinarrituta.[2] Mozillak eta Samsung-ek garatu eta babesten badute ere, proiektu komunitarioa da. Kontribuzio gehienak komunitateko kideenak dira.[3]

Helburua C eta C++-ren ezaugarriekin baina segurtasun arazoak konpontzen dituen lengoaia bat sortzea izan zen. Horregatik, sistema eragileen garatzaileen interesa ere piztu du.[4] Linuxeko kernelean laster integratuko dutela esan du Linus Torlvaldsek.[5]

  1. The Mozilla Manifesto. .
  2. Peter Bright. (3 de abril de 2013). Samsung teams up with Mozilla to build browser engine for multicore machines. .
  3. Rust Contributors. .
  4. González, Diego Germán; González, Diego Germán. (2022-12-10). «Zer da Rust eta nola erabili Linux-en» Linux Adictos (kontsulta data: 2022-12-15).
  5. (Ingelesez) «Linus Torvalds: Rust For The Kernel Could Possibly Be Merged For Linux 5.20» www.phoronix.com (kontsulta data: 2022-12-15).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne