Adierazpen Askatasunaren Sakharov Saria | |
---|---|
2009ko Sakharov Sariaren ekitaldia. | |
Kokalekua | Estrasburgo |
Herrialdea | Frantzia |
Aurkezlea | Europako Parlamentua |
Ordainsaria | 50.000€ [1] |
Lehen sari banaketa | 1988 |
Azken sari banaketa | 2014 |
Egungo sariduna | Denis Mukwege |
Webgune ofiziala | Webgunea |
Sakharov Saria, ofizialki Adierazpen Askatasunaren Sakharov Saria, 1985eko abenduan Europako Parlamentuak sortutako saria da. Andrei Sakharov sobietar disidentearen omenez izendatua, adierazpen askatasuna eta giza eskubideen alde lan egin duten pertsona eta erakundeak saritzea du helburu.
Urtero abenduaren 10 inguruan (Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala sinatu zuten egun berean) ematen dute eta 50.000 €ko saria ere badu.
Hautagaiak eurodiputatuek eta legebiltzar-taldeek proposatzen dute baina irabazlea legebiltzar-taldeen presidenteek.