San Salvador | |||
---|---|---|---|
hiri handia | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | El Salvador | ||
Estatua | SLV | ||
Departamendua | San Salvador | ||
Alkatea | Mario Edgardo Durán Gavidia (en) | ||
Izen ofiziala | San Salvador | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 13°41′56″N 89°11′29″W / 13.699°N 89.1914°W | ||
Azalera | 72 km² | ||
Altuera | 658 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 316.090 (2007) 0 (2007) | ||
Dentsitatea | 4.375 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1525 | ||
Ordu eremua | UTC−06:00 | ||
Hiri senidetuak | Taipei, Caracas, Montreal, Mexiko Hiria, Madril, Santo Domingo, Washington eta Monterrey | ||
http://www.sansalvador.gob.sv |
San Salvador El Salvadorreko hiriburua eta hiri handiena da. Errepublikako finantza, merkataritza eta industria gune nagusia da. 2017an hiriak 316.090 biztanle zituen,[1] eta 1.767.102 biztanle metropoli eremu osoak.
Hiriaren lehen fundazioa 1525ean izan zen, baina 1528an berriro sortu zuten beste toki batean, eta 1545ean egungo tokira mugitu zuten. Merkataritza zentro garrantzitsua izan zen espainiarren kolonizazioan, anilaren nekazaritzari esker. XIX. mendearen hasiera Espainiaren aurkako bi altxamendu izan ziren hirian. Kafearen nekazaritza garatu ondoren, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, San Salvadorreko azpiegiturak garapen nabarmena izan zuen.
Jarduera sismiko handiko kokagune batean dagoenez, lurrikara eta erupzio asko pairatu ditu historian zehar. Hala ere, beti berreraiki dute toki berean, eta arrisku gutxiko beste guneren batera lekualdatzeko saiakerak izan diren arren, El Salvadorreko hiri nagusia bihurtu da.