Sanskrito | |
---|---|
संस्कृतम् — 𑖭𑖽𑖭𑖿𑖎𑖴𑖝𑖦𑖿 | |
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 2.212 (1971) 6.106 (1981) 49.736 (1991) 14.135 (2001) ama-hizkuntza: 26.490 (2011) |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak Indo-irandar hizkuntzak Indoariar hizkuntzak Old Indo-Aryan (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea |
Modu gramatikalak | desiderative (en) , injunctive (en) , indikatiboa, agintera eta baldintzazko modua |
Genero gramatikalak | genero femeninoa, genero maskulinoa eta genero neutroa |
Kasu gramatikalak | nominatiboa, genitiboa, datiboa, akusatiboa, bokatiboa, instrumentala, ablatiboa eta lokatiboa |
Alfabetoa | Devanagaria, Kannada script (en) , Vatteluttu (en) , Sharada (en) , Siddhaṃ (en) , Nandinagari (en) eta Nāgarī (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | sa |
ISO 639-2 | san |
ISO 639-3 | san |
Ethnologue | san |
Glottolog | sans1269 |
Wikipedia | sa |
IETF | sa |
Sanskritoa[1] (sanskritoz: संस्कृता वाक्, saṃskṛtā vāk, edo laburtuta संस्कृतम्, saṃskṛtam), hizkuntza indoariar historiko bat da, hinduismoaren eta budismoaren liturgietako bat eta Indiako 22 hizkuntza ofizialetako bat.[2]
Haren aurreneko forma vedikoa da, K.a. 1500 inguruan jadanik Rig-veda testuan erabilia, egungo Indiako eta Pakistango iparraldean mintzo zen hizkuntzan oinarritua. K.a. V. mende inguruan Paninik eta beste gramatikari batzuek arautu eta finkatu zuten.[3]
Geroztik, sanskrito klasikoa, Paniniren eredutik zerbait aldendua, K.a. V. mendetik K.o. X.era loratu zen, eta goi klaseen artean ohiko kultura hizkuntza izan zen. Hartatik eratorri zen prakrito edo hizkuntza arrunta. Egun, sanskritoa, gutxi bada ere, devanagari idazkeran erabiltzen da, jakintza gizonen arteko komunikabide gisa, eta baita zenbait literatur testutan ere. Sanskrito klasikoaz idatzitako testu anitz gorde direnez, antzinako hizkuntzen arteko ezagunenetakoa da.[4]