Segundo Ispizua

Segundo Ispizua

Bizitza
JaiotzaBermeo1869ko ekainaren 2a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1924ko ekainaren 19a (55 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta geografoa
KidetzaReal Sociedad Geográfica (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEuzkotar Erkal Abertzale Alderdia

Segundo Ispizua Bajaneta (Bermeo, 1869ko ekainaren 2a - Madril, 1924ko ekainaren 19a) bizkaitar historialaria izan zen.

Perun jarri zen bizitzen oso gazte zela, eta apaiz-ikasketak hasi zituen. Ikasketak bertan behera utzita, Ekuadorrera jo, eta kazetaritza-lanetan jardun zuen herri hartan. Ekuadorretik bota zuten 1897an, eta Costa Rican jarri zen bizitzen. El Noticiero Costa Ricako egunkaria sortu eta zuzendu zuen, 1910 arte. Osasun-arazoak zirela eta, Bilbora itzuli, eta Bilboko talde errepublikazale nazionalista (Euzkotar Erkal Abertzale Alderdia) sortu zuen, 1911. urtean. Bere artikulurik gehienak Euskalerriaren Alde, Euzkadi, Union Iberoamericana, El Mercantil de Manila eta beste egunkari askotan eman zituen argitara.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne