Sozialdemokrazia |
Sozialismo motak |
Sozialdemokrazia[1] XIX. mendearen amaieran sozialismo eta marxismoaren baitan sortutako ideologia politikoa da. Teoria horren arabera, gizarte kapitalista batetik sozialista batera iristea posible da, demokrazia ordezkagarriaren bideak erabiliz (parlamentuan eta gobernuan parte hartuz, adibidez). Iraultza, beraz, ez da ezinbesteko bitartekoa sozialismorako bidean. Gaur egun sozialismoa eta sozialdemokrazia sarri sinonimotzat jotzen dira Mendebaldeko gizarteetan, nahiz eta sozialismoak askoz esanahi zabalagokoa izan, haren baitan sozialista demokratikoak, marxistak, anarkistak eta komunistak ere sartzen baitira. Era berean, egungo sozialdemokrazia mendebaldarren gehiengoak marxismoa baztertu eta kapitalismoa jasangarri bihurtzea dute helburu, sistema aldaketa erabat alboratuz.
Sozialdemokrazia, sozialismoa eta komunismoa sustrai ideologiko beretik sortuak dira; sozialdemokrazia, ordea, ideologia horien militantziaren eta totalitarismoaren aurkako agertzen da.