Streptococcus pneumoniae | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Bacillati |
Filuma | Bacillota |
Klasea | Bacilli |
Ordena | Lactobacillales |
Familia | Streptococcaceae |
Generoa | Streptococcus |
Espeziea | Streptococcus pneumoniae [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gaixotasuna | pneumococcal infection (en) ![]() |
Gram tindaketa | Grampositibo |
Streptococcus pneumoniae bakterio gram-positiboa da, pneumokoko izenarekin ere ezagutzen dena. Estreptokoko patogenoen Viridans taldean sailkatzen da. Ez du kate luzerik osatzen, bakterio-bikoteak baizik (diplokokoak), eta eritrozitoen hemolisi partziala eragiten du.
Ez da mugikorra. Anaerobio aerotoleratzailea da, nasofaringeko biofilm eraketaren sustatzailea da eta baita katalasa (-) eta oxidasa (-) ere.
Bakterio honek infekzio asko sor ditzake gizakiarengan: pneumonia eta meningitisa, gehienbat, baina baita sinusitisa, peritonitisa eta otitisa ere. Mikrobio ahula da, aske bizi ezin duena, bizkarroi-bizitzera derrigorrez moldatua.
Populazioaren % 40 inguru mikrobio honen eramailea da, gaixorik izan gabe. Nasofaringean kokatzen da pneumokokoa. Immunitate-sistemak behera egiten duenean garatzen du mikrobio honek bere ahalmen patogenoa, beraz, oportunista da (gripeak jota daudenengan pneumonia bakteriarra agertzea horren adibidea da). Haurrak, zaharrak eta immunogutxituak dira pneumokokoak gehien jotzen dituenak.