Takeshi Kitano (japonieraz: 北野 武 Kitano Takeshi , Tokio, 1947ko urtarrilaren 18a) aktore, zinemagile, umorista, idazle, poeta, pintore eta bideo-jokoen diseinatzaile japoniarra da. Oso ezaguna bere herrialdean (non astero telebistan ateratzen da), mundu osoan bere mafiosoei buruzko filmengatik da ezaguna, hainbat sari irabaziz.
Takeshi's Castle (Espainian Humor Amarillo deitua) telebistako umorezko saioaren aurkezlea izateagatik ere ezaguna bada.