Telefilm telebistaz emateko berariaz egindako filma da.[1] Formatua Estatu Batuetan 1960ko hamarkadaren hasieran jaio zen entzule-kopurua handitzeko.[2] Normalean, bere baliokideak diren film luzeek baino aurrekontu txikiagoa dute. Askotan telesailen atal bereziak edota zinema filmen sekuelak dira.