Testosterona konposatu organikoa da, C19H28O2 formula duena, esteroide anabolikoen familiakoa. Solido kristalino zurixka da. Disolbagarria da etanoletan, azetonatan eta etil eterretan; disolbaezina uretan[1].
Halaber, testosterona hormona esteroide sexual maskulino nagusia da, androgenoen taldekoa. Androgeno terminoa efektu maskulinizatzaileak dituen hormona esteroide orori dagokio[2]. Testosterona ugaztun, narrasti, hegazti eta beste ornodun batzuetan dago.
Testosterona naturalez gain kimikoki sintetizatu egiten da industrian eta laborategian. Testosterona sintetikoa botika gisa baliatzen da. Espainian Itnogen, Testavan, Testim eta Testogel izenarekin merkaturatzen. Osasunaren Mundu Erakundearen funtsezko sendagaien zerrendan sartuta dago[3].