![]() | |
Mota | biztanleria eta Indigena |
---|---|
Eponimoa | Torres itsasarteko uharteak |
Geografia | |
Jatorria | Queensland |
Estatua | Australia |
Torres itsasarteko uhartetarrak Queenslandeko Torres itsasarteko uharteetan bizi diren indigenak dira. Papua Ginea Berriko kostaldeko aborigenekin kulturalki lotutako herri melanesiarra osatzen dute. Australiako beste aborigenen aldean ezberdintzat jotzen dira, eta askotan bereizita aipatzen dira. Torres itsasarteko bi uharte-komunitate ere badaude, Bamaga eta Seisiako kostalde kontinentalean.
6.800 uhartetar inguru daude Torres itsasartean, eta 32.000 inguru eremutik kanpo,[1] gehienak Queensland iparraldean, Townsville eta Cairns bezalako herrietan.