Olfert Viggo Fischer Kampmann (Frederiksberg, 1910eko uztailaren 21a - Faxe, 1976ko ekainaren 3a) daniar politikaria izan zen. Danimarkako lehen ministroa izan zen 1960tik 1962ra.
Kopenhageko Unibertsitatean ekonomia ikasi zuen eta Alderdi Sozialdemokratako kide izan zen. Finantza ministroa izan zen Hans Hedtoft eta H. C. Hansenen gobernuetan. 1960an Hansenen heriotzaren ondoren lehen ministro bihurtu zen eta urte horretako hauteskundeen ondoren Alderdi Sozial Liberalarekin koalizio gobernua osatu zuen. Gizarte-arloan neurri aurrerakoiak sartu zituen.
Transtorno bipolarra izan zuen eta alkoholismora eraman zuen. 1962an kargua utzi zuen, bihotzekoak jota.