Orinoko ibaiaren deltan, Venezuelak, Guyanak, eta Surinamek komun duten eskualde batean, bizi den Warao gizataldearen mintzaira da Warao hizkuntza (Guarao, Warau, Warrau, Guarauno).
Ondokoa da egungo Waraodunen egoira geografikoa:
Ahaide ezagunik gabeko uharte-hizkuntza da Warao hizkuntza. Caribe, Arawak, edo Makrochibcha hizkuntza-taldeekiko antzokotasunik eta analogiarik eskas ez bada ere, azalekoegi eta zehaztasungabeegi dira gehienak (eta ezin mailebatzea ere bazter daiteke), lotura genetikorik proposa ahal dadin.
Hauxe, erakusgarri, Warao hizkuntzazko Gure Aita otoitzearen hasatea: Karima, najamutuata jakutai, jwai yatomanetekunarai "Gure Aita, zeruetan haizena, sanktifika bedi zure izena".