Zeiformes

Zeiformes
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
Ordena Zeiformes
Regan, 1909
Azpibanaketa
Ikus testua

Zeiforme edo Zeiformes Aktinopterigioen klaseko izen bereko ordenako arrainez esaten da.

Itsasoko arrainak dira. Gorputza alboetatik estua eta garaia dute, arrautza itxurakoa. Begi handiak dituzte. Bizkarreko, bularraldeko eta uzkialdeko hegalak arantzadunak dituzte. Arrain ezagunena muxumartina edo itsasoilarra da.[1]

  1. Lur entziklopedietatik hartua.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne