Zifra edo digitua (hatza latinez) zenbakiak idazteko erabiltzen den sinboloetariko bakoitza da.
Zenbaki-sistema hamartarrean, arabiar zifrak 0, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8 eta 9 dira. Horrela, 157 zenbakia hiru zifraz osatuta dago 1, 5 eta 7.
Zenbaki-sistema hamaseitarreko zifrak 0, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, A, B, C, D, E eta F dira.
Zifra erromatarrak I, V, X, L, C, D eta M dira.
Zenbakiak zifra bakarrekoak nahiz zifra anitzekoak izan daitezke; adibidez, zazpi zenbakia zifra bakar batez adierazten da: 7; zazpiehun eta hogeita hamabi zen
bakia, berriz, hiru zifraz adierazten da: 732.