Bihotz

Bihotza
Xehetasunak
Honen parteZirkulazio-aparatua
AparatuaZirkulazio-sistema
Kokapenabarrunbe torazikoa
Konponenteakcardiac chamber (en) Itzuli
Miokardioa
Artikulazioaarteria
zaina
Hona
drenatzen du
goiko kaba
Arteriaright coronary artery (en) Itzuli
left coronary artery (en) Itzuli
Zainagoiko kaba
NerbioaBihotz-plexu
Identifikadoreak
Latinezcor
Antzinako grezierazkardía (καρδία)
MeSHA07.541
TAA12.1.00.001
Terminologia anatomikoa

Bihotza muskuluz osatutako organoa da, uzkurdura erritmikoen bidez odola arteria eta benetan barrena zirkulatzea eragiten duena[1]. Animalia gehienetan aurkitzen da[2]. Bihotzak oxigenoz eta elikagaiz hornitzen du gorputz osoa, eta metabolismoaren hondakinak kanporatzen ditu[3]. Gizakietan biriken artean kokatuta dagoen organoa da, bularraren erdiko konpartimentuan zehazki[4].

Gizakietan, baita beste ugaztun batzuetan eta hegaztietan ere, bihotza lau ganberatan banatuta dago. Goiko eskuineko eta ezkerreko aurikulak eta beheko eskumako eta ezkerreko bentrikuluak[5][6]. Oro har, eskuineko aurikula-bentrikuluei eskuineko bihotz esaten zaie eta, ezkerreko homologoei, berriz, ezkerreko bihotz[7]. Arrainek, aldiz, bi ganbera dituzte, aurikula bakarra eta bentrikulu bakarra, eta narrastiek hiru ganbera[5].

Bihotz osasuntsuetan odola noranzko bakarrean mugitzen da bihotzeko balbulei esker. Izan ere, balbulok atzeranzko mugimendua galarazten dute[4]. Bihotza perikardio deritzon poltsa babesle batez inguratuta dago, zeinek likido pixka bat ere daukan. Bihotzaren pareta hiru geruzaz osatuta dago: epikardioa, miokardioa eta endokardioa[8].

Muskulu-organo honek nodulu sinoaurikularrean dauden zelula taupada-markatzaile talde baten bidez odola ponpatzen du erritmo jakin batean. Zelula horiek bihotzaren uzkurketa eragiten dute eta, gainera, korrontea sortzen dute nodulu atriobentrikularrean zehar eta bihotzaren garraio-sisteman zehar. Bihotzak zirkulazio-sistematik oxigeno gutxi duen odola jasotzen du. Odol hori goiko eta beheko kaba zainetatik eskumako aurikulara sartzen da eta eskumako bentrikulura igarotzen da. Hortik, biriketara ponpatzen da, eta bertan oxigenoa jaso, eta karbono dioxidoa askatzen du. Ondoren, oxigenoa duen odola ezkerreko aurikulara itzultzen da, ezkerreko bentrikulutik igarotzen da eta, aortaren bitartez, zirkulazio-sistemara ponpatzen da. Hor oxigenoa erabiltzen da eta karbono dioxidoa metabolizatzen da[9]. Bihotzak atsedenaldi egoeran minutuko 72 taupada inguru egiten ditu[10]. Ariketak maiztasuna denbora-tarte batean handitzen du, baina atsedenaldian tarte luzea emanez gero, maiztasun kardiakoa txikitu egiten da. Maiztasun-aldaketa horiek onak dira bihotzaren osasunerako[11].

2008. urtean zehar gaixotasun kardiobaskularrak mundu mailako heriotza-kausa ohikoena izan ziren: heriotzen % 30en kausa[12][13]. Horietako hiru laurden baino gehiago arteria koronarioetako gaixotasunagatik eta garun-isuriarengatik gertatzen dira[12]. Arrisku-faktore dira erretzea, gainpisua izatea, kirol gutxi egitea, kolesterola garaia izatea, odol-presio garaia izatea eta bai gutxi kontrolatutako diabetesa izatea ere[14]. Gaixotasun kardiobaskularrek askotan ez dute sintomarik, baina, hala eta guztiz ere, gaixo batzuek bularreko mina zein arnas-urritasuna paira dezakete. Bihotzeko gaixotasunen diagnosia maiz pazientearen medikuak egindako historiala kontuan izanik egiten da, estetoskopio bidez bihotz-soinuak entzunez, eletrokardiograma bat eginez zein ultrasoinua erabiliz[4]. Bihotzeko gaixotasunak tratatzen dituzten espezialistei kardiologo deritze, nahiz eta medikuntzako zenbait espezialistek parte har dezaketen gaixotasunen tratamenduan[13].

  1. «Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  2. Taber's cyclopedic medical dictionary.. (Ed. 21, illustrated in full color. argitaraldia) F.A. Davis Co 2009 ISBN 9780803615601. PMC 244418259. (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  3. 1946-, Hall, John E. (John Edward),. Guyton and Hall textbook of medical physiology. (Twelfth edition. argitaraldia) ISBN 9781416045748. PMC 434319356. (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  4. a b c L., Moore, Keith. (2010). Clinically oriented anatomy. (6th ed. argitaraldia) Wolters Kluwer Health/Lippincott Williams & Wilkins ISBN 9780781775250. PMC 216940468. (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  5. a b Cecie., Starr,. (2010). Biology : today and tomorrow : with physiology. (3rd ed. argitaraldia) Brooks/Cole Cengage Learning ISBN 9780495827535. PMC 236316261. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  6. Roebuck), Reed, C. Roebuck (Celia. (2008). CSET : California Subject Examinations for Teachers. (3rd ed. argitaraldia) Kaplan Pub ISBN 9781419552816. PMC 233788480. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
  7. «A Gray Area: Anatomy—How Well Should Doctors Know It?» Orthopedics 31 (6): 537–537. 2008-06-01  doi:10.3928/01477447-20080601-03. ISSN 0147-7447. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  8. 1954-, Betts, J. Gordon,. Anatomy & physiology. ISBN 9781947172043. PMC 898069394. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  9. Hall, John E.; Guyton, Arthur C.. (2011). «Blood cells, immunity, and blood coagulation» Guyton and Hall Physiology Review (Elsevier): 101–112. ISBN 9781416054528. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
  10. Hall, John E.; Guyton, Arthur C.. (2011). «Respiration» Guyton and Hall Physiology Review (Elsevier): 113–138. ISBN 9781416054528. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
  11. Hall, John E.; Guyton, Arthur C.. (2011). «The circulation» Guyton and Hall Physiology Review (Elsevier): 41–70. ISBN 9781416054528. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  12. a b "Cardiovascular diseases (CVDs) Fact sheet N°317 March 2013". WHO. World Health Organization. Archived from the original on 19 September 2014.
  13. a b Harrison's principles of internal medicine.. (18th ed.. argitaraldia) McGraw-Hill 2012 ISBN 9780071748896. PMC 288932926. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
  14. (Ingelesez) Graham, I.; Atar, D.; Borch-Johnsen, K.; Boysen, G.; Burell, G.; Cifkova, R.; Dallongeville, J.; De Backer, G. et al.. (2007-05-04). «European guidelines on cardiovascular disease prevention in clinical practice: executive summary: Fourth Joint Task Force of the European Society of Cardiology and Other Societies on Cardiovascular Disease Prevention in Clinical Practice (Constituted by representatives of nine societies and by invited experts)» European Heart Journal 28 (19): 2375–2414.  doi:10.1093/eurheartj/ehm316. ISSN 0195-668X. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne