Ogi

Ogi
oinarrizko elikagai, okin produktu eta bánh
Adunan egindako bideoa, ogiaren ibilbide osoaren inguruan.
Materialakura, irina eta gatz arrunta
Osagaiakirina eta urra
Historia
Sorrera-dataduela 30.000 urte

Ogia zerealen irin eta urarekin egin ohi den oinarrizko elikagaia da. Antzinarotik ezaguna da, eta legamiaren sarrerak sekulako iraultza eragin zuen. [1]

Normalean erabiltzen diren irinak honakoak dira: garia, oloa, arroza, patata eta soja. Fruitu lehorrak ere erabil daitezke. Uraren ordez, esnea, ardoa edo garagardoa ere erabil daitezke. Gatza eta espeziak ere bota dakizkioke zapore hobea emateko.[2]

Txinatarrek arroza jaten duten bezala, Europa, Ekialde Hurbilean, India eta Ameriketan, ogia erabiltzen da. Ogia, zalantzarik gabe, ezinbesteko laguntzailea da bazkarietan, saltsen lagungarri gisa edo pintxo eta ogitartekoetan, bakarrik ala lagunduta. Zerealen irinaz, urez eta gatzez landutako ore batean oinarritzen da, batzuetan legamiaz laguntzen dena punttu apatza emateko. Zerealik erabiliena gariz eginiko irina den arren, zekale, garagar, arto, olo, arroz eta abarrez eginiko irinak ere erabiltzen dira.

  1. Beth., Hensperger,. (2002). Bread. Simon & Schuster Source ISBN 9780743228374. PMC 49226081..
  2. L., Kaplan, Steven. (2006). Good bread is back : a contemporary history of French bread, the way it is made, and the people who make it. Duke University Press ISBN 0822338335. PMC 67346203..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne